Testuingurua
Mi. - Ortarako etorri arazi al nazu? Ba-noa bada (Abitzen dalarik).
Bi. - Aizu, aizu! - Igesi joango zera ba emakume.
Ez al dezu ezkontzeko gogorik?.
Mi.- (Gelditu ta itzuliaz) Norekin?.
Bi.- (erdi abesturik) Galtzagorri'neko semearekin.
Mi. - Ba-ba! Zuk illea artu nai didazu.
Bi. - Nere lantegia ori bai-da.
Kax. - Iñaxi! Senargaia ez dezu urruti.
(Joxe-Igeltsu'ren gatik).
Mi. - (milikaz) Orrek amaikatxo ni baño aberats eta ederrago aukeran izango ditu.
Kax. - (Joxe'ri) Entzun al dezu?.
J.-Ig. - Nere andreak entzungo ba'lu.
Bi. - Ez al dezu ezagutu nor dan?.
Mi. - Nundik? Ez bai-det egundaño ikusi.
Kax. - (Bizargille'ri) Irabazi dizut apustua.
Bi. - Oraindik ez.
(Mirabe'ri) Ori da Joxe-Igeltsu'ren....
Kax. - (Etenaz) Ez du balio!.
Bi. - Joxe-Igelsu'ren... semea, Ameriketatik etorri berria.
Mi. - Zer? Matusalen bizar-zuriren semea.
Naiko luke ark onelako semerik izan.
J.-Ig. - (Aserretuaz) Mingain luze lotsagabea.
(jo naiez) Ematen ba'dizut.
Mi. - (igesi) Ai ama! (Bizargille'k eusten dio).
Kax. - (Joxe'ri besotik elduaz) Zaude geldirik gizona!.
Mi. - (zalaparta baretu dedinean) Ortara ekarri arazi al nazute.
Bi. - Geiago ere ba-degu.
Mi. - Gaizto, pikaroa! Ez nazute berriz berealakoan arrapatuko emen.
Utikan! (dijoala).
Kax. - (Bizargille'ri) Gizona, esan zaiozu bixiguena!.
Bi. - (Laisterka ateruntz) Iñaxi! Iñaxi! (Atetik) Bixiguena aztu zait.
Etxekoandrea'ri esan zaiozu, mandazaianera aristian bixiguak prexko, prexkoak ekarri dituztela ta guretzako iru koxkor zamarrak erre ditzala.
An gerala laister (itzuliaz).
Kax. - Adiskide, galdu dezu aparia.
Bi. - Ala da.
Apustu zaleokin jaten ditut nere txanpon apurrak.
J.-Ig. - Toki onean sartu zera.
Bi. - Orain sinisten det ez zaitula ezagutuko zeren emazteak ere.
J.-Ig. - Zuri aztu egin zaizu zer dan 28 urtean elkarrekin bizi izatea.
Kax. - Usaiean ba'liteke.
Bestela nekez.